Wilhelm Ostwald

Wilhelm Friedrich Ostwald (, ; Riga, 1853ko irailaren 2a - Großbothen, 1932ko apirilaren 4a) alemaniar kimikaria izan zen.

Rigako politeknikoan kimikako irakaslea izan zen, Leipzigeko unibertsitatean kimika-fisikakoa eta institutu elektrokimikoaren zuzendaria (1898). Ostwald, Nernst, Van’t Hoff eta Arrheniusekin batera, kimika-fisikaren sortzailetzat jotzen da. Ikerketarik garrantzitsuenak oreka kimikoa, zinetika kimikoa, eroamen elektrolitikoa, katalisia eta uraren ioitzeari buruz egin zituen. Atomoari buruzko teoria ez zuen onartu. Higikunde monistako kide izan zen; higikunde honen tesi nagusiaren arabera, energia da (eta ez materia) mundu fisikoaren gaia; hau da, errealitate posible guztiak energiak hartzen dituen itxura edo forma ezberdinak baino ez dira. 1909an Kimikako Nobel saria jaso zuen korronte elektrikoek disoluzioetan sortzen dituzten erreakzio kimikoei eta katalisiari buruz egindako lanengatik. Lan aipagarriak: ''Energia eta energiaren aldaketak'' (1888), ''Energia'' (1908), ''Filosofia naturalaren oinarriak'' (1914). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 5 emaitzak -- 5 bilaketa honetara 'Ostwald, Wilhelm', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Ostwald, Wilhelm
    Argitaratua 1912
    Sailkapena: M8° /6705
    Liburua
  2. 2
    nork Ostwald, Wilhelm
    Argitaratua 1911
    Sailkapena: M8° /6704
    Liburua
  3. 3
    nork Ostwald, Wilhelm
    Argitaratua 1911
    Sailkapena: M8° /6703
    Liburua
  4. 4
    nork Ostwald, Wilhelm
    Argitaratua 1908
    Sailkapena: M8° /6308
    Liburua
  5. 5
    nork Ostwald, Wilhelm
    Argitaratua 1913
    Sailkapena: M8° /6410
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali