Korn

Korn (KoЯn ere idatzia) nu metaleko musika taldea da, Kalifornian 1993an sortua, L.A.P.D. taldea desegin ondoren. Egungo taldekideak hauek dira: Jonathan Davis, James "Munky" Shaffer, Reginald "Fieldy" Arvizu, eta Ray Luzier. Musikari ugarirekin aritu dira elkarlanean, besteak beste Deftonesko Chino Moreno, Ice Cube, Marilyn Manson, Limp Bizkiteko Fred Durst, The Pharcydeko Tre Hardson, eta Nas.

Sortu eta urte horretan bertan, lehenengo demoa plazaratu zuten, ''Neidermeyer's Mind''. Lehenengo estudio-albuma, ''Korn'', 1994an atera zuten. Arrakasta ''Follow The Leader'' izeneko hirugarren diskoarekin iritsi zitzaien, 1998an. Guztira, taldeak 35 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Grammy sarietarako 6 aldiz izendatu dituzte, eta bitan irabazi.

Nu metaltzat hartu zen lehendabiziko taldea da hau. Horretaz gain, heavy metal, metal alternatibo, post grunge, rap metal, thrash metal, thrash rap eta pimp rock bezala sailkatu dira. Letretan, oinazea eta alienazioa dira gai nagusiak, eta ez heavy metalaren ohiko gaiak. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Korn, ..', Bilaketaren denbora: 0,15s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Korn, ..
    Argitaratua 1901
    Sailkapena: M8° /2088 angebunden
    Liburua
  2. 2
    nork Glock, A., Korn, A.
    Argitaratua 1909
    Sailkapena: Re /388-1
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali