Gustav Bauer

Gustav Adolf Bauer (Darkehmen, 1870eko urtarrilaren 6a - Berlin, 1944ko irailaren 16a) alemaniar politikaria izan zen. Alemaniako kantzilerra izan zen 1919ko ekainetik 1920ko martxora.

Bere jarduera sindikalaz gain, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako kide izan zen eta 1912an Reichstageko kide hautatu zuten. Lan ministro izan zen eta kantziler bihurtu zen Philipp Scheidemannen dimisioaren ondoren. Bere agintaldian, nekazaritza-erreforma eta beste neurri sozial batzuk izan ziren.

1920ko martxoan, Kappen Putscha gertatu zen gobernuaren aurka. 1920ko martxoaren 26an Bauerrek dimisioa eman zuen eta Hermann Müllerrek hartu zuen haren lekua kantzelaritzan.

Ondoren, Ogasun ministro, Garraio ministro eta Kantzelorde izan zen. 1924an Barnat eskandaluan parte hartu zuen eta dimisioa eman behar izan zuen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Bauer, Gustav', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Bauer, Gustav
    Argitaratua 1904
    Sailkapena: M8° 01412-4-(2)
    Liburua
  2. 2
    nork Bauer, Gustav
    Argitaratua 1904
    Sailkapena: M8° /4568-4
    Liburua
  3. 3
    nork Bauer, Gustav
    Argitaratua 1900
    Sailkapena: M8° 01411-4
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali